Erbesteratuak
Ana Escauriaza
Historian eta Kazetaritzan Graduatua, Nafarroako Unibertsitatean
Bideoaren transkripzioa
Erbesteratuak
Errege Akademiaren Hiztegiaren arabera, erbesteratzea pertsona bat bizi den tokitik banantzea edo atzerriratzea da, normalean arrazoi politikoengatik. Beraz, horrek esan nahi du bizi den tokia bertan behera uztea ez dela erabaki askearen bidez egiten, agintariek hala aginduta baizik, pertsona bera ihes egitera behartzen baitute kartzelarekiko edo heriotzarekiko beldurragatik. Espainian, adibide dugu, milaka pertsonak Espainiako Gerra Zibilaren eta ondorengo diktaduraren ondorioz jasandako erbesteratzea.
Hala ere, modu berean, erbesteratzearen kontzeptua ETA erakunde terroristak eta Euskal Herri osoan izandako sareak eragindakoari ere aplika dakioke. Kasu honetan, ETA aktibo egon zen berrogeita hamar urteetan Espainiako eremuan bizi izan diren mehatxuek eta beldur-giro orokortuak eragin dute jatorria behartuta eta borondatearen aurka abandonatzea.
Alde batetik, ETAren biktimen senide askok Euskal Herritik alde egin behar izan zuten. Urte askoan isilarazita sentitu ziren; gizarteak eta agintariek ez zituzten babestu, eta horrek, nolabait, jasanezin bihurtu zuen Euskal Herrian geratzea. Horietako batzuk ez ziren Euskal Herrikoak, baina beste asko bai.
Bestetik, ETAren helburuen artean zeudela zekitenek edo zuzeneko mehatxuak jasan zituztenek Espainiako beste leku batzuetara ihes egin eta bizitza berreraiki behar izan zuten. Hori zibil askoren kasua izan da, eta horien artean enpresaburuak, kazetariak, epaileak edo irakasleak nabarmendu behar dira, baita urruntzea erabaki zuten pertsona anonimo guztiak ere, ETAri edo Euskal Herriko urte haietako gizarte-giroari zioten beldurragatik. Erbesteratzeak, mehatxatuta dagoenari ez ezik, haren familia osoari ere eragiten dio, eta, kasu askotan, familia hori erbesteratzera eta leku berri batean hutsetik hastera behartuta dago.
Ildo horretan, erbesteratzeak galera ekonomikoak ez ezik, giza kapitala galtzea ere eragiten du batez ere: hainbat negozio ez dira abian jarri beldurragatik, hainbat ideia adierazi gabe geratu dira, hainbat elkarrizketa isilarazi dira, hainbat lanbide zapuztu dira, eta abar.
Horrek guztiak ondorioak ditu maila politikoan eta sozialean. Erbesteratuek beren bizitokitik kanpo bizitzera behartuta egotearen bidegabekeria jasan zuten, eta gizarte osoak galdu egin zuen aniztasun ideologikoa: gizarte bat oparoa eta demokratikoki osasuntsua izateko gailendu beharrekoa.
ETAren erruz erbesteratutakoen kopuruaren auzia oso eztabaidatua izan da, eta ziurrenik inoiz ezin izango da zehatz-mehatz jakin, izan ere, beldurrak eragindako fenomenoa denez, ezin da horren eraginpean egon zirenen kopuru zehatza kalkulatu.
Bibliografia osagarria
- Bezunartea, Ofa (2013) Memorias de la violencia. Profesores, periodistas y jueces que ETA mandó al exilio, Madril, Almuzara.
- Calleja, José María (199) La diáspora vasca. Historia de los condenados a irse de Euskadi por culpa del terrorismo de ETA, Madril, El País Aguilar.
- Rivera, Antonio eta Mateo Eduardo (editoreak) (2022) Transterrados. Dejar Euskadi por el terrorismo, Madril, Catarata.