Sufrimenduaren sozializazioa
Ana Escauriaza
Historian eta Kazetaritzan Graduatua, Nafarroako Unibertsitatean eta Historia Garaikidean doktorea UPV/EHUn
Bideoaren transkripzioa
Sufrimenduaren sozializazioa
50 urte baino gehiagoko historian zehar, ETAk estrategia desberdinak erabili zituen bere helburuak lortzeko. 1995ean, Donostiako Alderdi Popularreko alkateorde izandako Gregorio Ordoñezen hilketak “Sufrimenduaren sozializazioa” izeneko estrategiari hasiera eman zion. Aldi horretan, ETAren amaiera arteko –2011– aldian, talde terroristak hilketa eta mehatxu kanpaina bat hasi zuen, bereziki nazionalistak ez ziren alderdiei eta pertsonei zuzendua, beldurra gizarte osora zabaltzeko asmoz, batez ere Euskadin eta Nafarroan.
Estrategia horren ezaugarri nagusia da, ordura arte ETA polizia, guardia zibil edo militarren aurkako atentatuetan zentratu bazen, orain zibiletan hasi zen zentratzen, batez ere politikarietan, epaileetan, kazetarietan, enpresaburuetan, intelektualetan, eta abar.
Aldi berean, “sufrimenduaren sozializazioan” funtsezkoa izan zen “kale borroka” deiturikoa, kaleetan beldurra eta kaosa sortzen jardun zuena. Euskadiko eta Nafarroako ohiko paisaia bihurtu ziren, besteak beste, erretako edukiontziak, autobusak eta hiri-altzariak, partikularren aurkako atentatuak edo pintadak, talde terroristaren aldeko panfletoak espazio publikoan, eta terrorismoa gaitzesten zuten manifestarien aurkako txistuak eta mehatxuak. “Sufrimenduaren sozializazioa” izenak islatu nahi duen bezala, ezker nazionalista erradikal osoak beldurra herritar guztiengana zabaltzeko erabili zuen estrategia izan zen.
Kanpaina sistematiko eta antolatu bat izan zen, bai ETAren gorputz militarra izenekoak burutua, zibilen hilketak helburutzat hartuta, bai inguruko erakundeek burutua, «kale borrokaren» bidez presionatuta. Horrela, erakunde terroristak bere helburu nagusia lortu zuen: beldurra sorraraztea, baina herritarrak ETAren aurka irmotasun eta sendotasun handiagoz erreakzionatzen hastea eragin zuen. “Sufrimenduaren sozializazioaren” helburua mehatxua guztiengana zabaltzea zen, eta lortu zuen, baina aldi berean, paradoxikoki, terrorismoaren aurkako manifestazio eta erreakzioak areagotu egin ziren gizartean.
Bibliografia osagarria
- LÓPEZ ROMO, Raúl (2019) “La época del ‘conflicto vasco’, 1995-2011”, RIVERA, Antonio. Nunca hubo dos bandos. Violencia política en el País Vasco, 1975-2011, 145-174 or., Madril, Comares.
- FERNÁNDEZ SOLDEVILLA, Gaizka (2021) El terrorismo en España. De ETA al Dáesh, 189-199 or., Madril, Cátedra.
- DOMÍNGUEZ, Florencio (2017) “Las claves de la derrota de ETA”, Informe del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo, 3 zk.