Jazarpen-indarkeria

Sara Hidalgo

Historialaria

Jazarpen-indarkeria

Bereziki ETAren terrorismoaz hitz egiten dugunean, beti etortzen zaizkigu burura erailketak, heriotzak, baina, hortik harago, indarkeria mota asko daude, ETAk horiek hedatu ditu bere helburuetan, eta horien artean koka dezakegu jazarpen-indarkeria. Indarkeria hori ETAren ekintza terroristak hasi zirenetik ari zen garatzen, baina 1995. urtetik aurrera iritsi zen gailurrera. Urte hartan, ETAk eta Herri Batasunean gorpuztutako ingurugiro zehaztugabeak “sufrimenduaren sozializazioa” deritzon estrategia hedatu zuten. Estrategia horren bidez, beldurra zabaldu nahi zuten gizarteko maila guztietara, eta oposizioko mailarik ahulenei eraso egin nahi zieten.
Jazarpen-indarkeriak pertsona askori eragin die Euskadin, batez ere, administrazio publikoetan eta toki-administrazioetan lan egin dutenei. Jazarpen-indarkeria hilketara mugatzen ez den indarkeria terrorista gisa uler dezakegu, behartzera, mehatxura, lintxamendu publikora, presio sozialera, adierazpen-askatasunik ezera, biktimaren estigmatizaziora eta gizatasuna kentzera bideratzen gaituena. Era berean, indarkeria horretan, “kale borroka”ren ekintzak ere mugatu ditzakegu, etapa honetan gailurrera iritsi direnak eta espazio publikoan euskal nazionalismo erradikalaren nagusitasuna indartzen dutenak. Horrela, beldurra gizarteko maila guztietara hedatzen zen, eta hori zen, hain zuzen ere, indarkeria-mota horren helburuetako bat.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia