Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia

Gaur egun, arazo bat antzematen da terrorismoaren eta haren biktimen eremu semantikoari lotutako terminoak erabiltzerakoan. Batzuk nahastu egiten dira edo gaizki erabiltzen dira, beste batzuk baztertu egiten dira tabu hitzak balira bezala. Hala ere, garrantzitsua da hitz horien guztien esanahia ezagutzea eta gure ohiko hiztegian sartzea. Batetik, komunikatzeko eta, beraz, elkar ulertzeko eta gizarte demokratiko eta zibiko bat eraikitzeko. Bestetik, gertatutakoa gogoratzeko. Gogoan izan behar da euskarazko esaera zaharra: “Dana izena duela omen da”, hau da, izena duen guztia existitzen da. Termino jakin batzuk ez erabiltzeak esan nahi du terrorismoaren existentzia ukatu eta ezabatu nahi dela. Hala ere, badakigu gure historiako orrialde beltzenak ezagutzea dela etorkizunean ez errepikatzea bermatzen duen gauza bakarra.

Ikus-entzunezko tresna honen helburua fenomenoari buruzko edozein zalantza azkar eta zorrotz argitzea da, eta, aldi berean, biktimen aldeko esparru bat ezartzen laguntzea. Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren eta Fernando Buesa Blanco Fundazioaren arteko lankidetza lana izanik, proiektu honek terrorismoarekin, biktimekin eta horien memoriarekin lotutako hainbat termino eta kontzepturen esanahia jorratu, argitu eta zabaldu nahi du.

Proiektu pedagogiko hau 96 bideo laburren bidez lantzen da. Bideo horietan, gaian adituak diren 32 pertsonak terrorismoaren eta haren biktimen eremu semantikoaren funtsezko kontzeptuen esanahia azaltzen dute. Era berean, online estekak eta bibliografia osagarria daude, hainbat sarreretan landuta, gaian gehiago sakondu nahi dutenentzat.

Azkenik, denbora eta ahalegina eskertu nahi diegu proiektu honetan eskuzabaltasunez lagundu duten pertsona guztiei:

Adela Asua, Ana Escauriaza, Antonio Rivera, Carlos Igualada, Carmen Ladrón de Guevara, Carola García Calvo, Eduardo Mateo, Florencio Dominguez, Gaizka Fernández Soldevilla, Gema Varona, Izaskun Sáez de la Fuente, Jesús Casquete, Jesús Prieto Mendaza, José María Faraldo, Lourdes Oñederra, Luis Castells, Luis de la Corte, María Jiménez, María Lozano, Marta Summers, Martín Alonso, Matteo Re, Miren Ortubay, Raúl López Romo, Reyes Mate, Roberto Muñoz Bolaños, Roncesvalles Labiano, Sara Hidalgo, Teo Santos, Teresa Díaz Bada, Txema Urkijo eta Virginia López de Maturana.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia