Bahiketa
Izaskun Sáez de la Fuente
Politologoa eta soziologoa. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroa
Bideoaren transkripzioa
Bahiketa
Bahitutako pertsona oro biktima bat da, gatibualdiaren aurretik, bitartean eta ondoren duen portaera alde batera utzita; izan ere, askatasuna zorrotz mugatuta eta askatasuna lortzeko baldintza oso gogorrak izanda (eremu fisiko murriztuan bizitzea, elikadura- eta higiene-baldintzak eskasak izatea, gizarte-isolamendua, familian sortutako sufrimendua, norberaren bizitzarekiko beldurra), bere duintasuna eta dagozkion eskubideak urratuta ditu. Definizio horren arabera, bere askatasuna lortzeko erreskatea ordaintzen den ala ez kontuan hartu gabe, bahitutakoak biktima bat izaten jarraitzen du. Bestalde, gatibualdian zehar, bere harrapatzailearekiko independentzia mantendu nahi izan dezake, baina, sarritan, bere ekintza-gaitasuna oso mugatua geratzen da, erabat deuseztatzen ez denean. Orduan, biktimaren familiaren esku geratzen da ekimen oro, horrek dakarren erantzukizuna eta arriskua kontuan izanik. ETAk bere existentzia luzean egin zituen bahiketa gehienek (86 guztira) motibazio ekonomikoa izan zuten. Enpresariak, zuzendariak eta profesional liberalak bahitu zituzten dirua lortzeko eta horrekin ekintza terrorista berriak finantzatzeko. Horretan datza haien perbertsio berezia, familien borondatea behartzen saiatzea, nahitaezko finantzatzaile bihur zitezen beste pertsona batzuen etorkizuneko biktimaziorako; izan ere, ETAk bahitutakoak hilda egoteak erakunde terroristak bere mehatxuak betetzen zituela erakusten zuen.
Bibliografia osagarria
- PÉREZ, Kepa.. (2008): Secuestrados. Símbolos de libertad. Crónica de todos los secuestros de ETA, Bilbao, Asociación para la Defensa de la Dignidad Humana.
- PRIETO MENDAZA, Jesús. (2020): “Confinados”. El Correo, 21 de abril.
- SÁEZ DE LA FUENTE, Izaskun. (2017): Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial, Madrid, Marcial Pons.
- GUERRA GARRIDO, Raul (2007): Lectura insólita del capital, Madrid, Alianza.