Iparraldeko sindromea
Sara Hidalgo
Historialaria
Bideoaren transkripzioa
Síndrome del Norte
“Iparraldeko sindromea” buruko gaixotasun bat da, Euskadin eta Nafarroan Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek pairatutakoa eta gaur egun oraindik ere pairatzen dutena, ETA terrorismoak sortutako presio psikologikoaren ondorioz. Gaixotasuna, batez ere, lan profesionalean eta eguneroko bizitzako zereginetan eragindako estresak sorrarazten du.
Kontuan izan behar da Euskadin 97 militar eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako 397 kide hil dituztela 1968tik 2011ra bitartean. Gogoratu behar da, halaber, euskal nazionalismo erradikalak eta ETAk Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Armada Espainiako estatuko indar okupatzailetzat hartu dituela, eta, horregatik, presio handia egin diotela kolektibo horri. Era berean, pertsona horiei gizatasuna kendu egin zaie, eta txakurra izena jartzeraino iritsi dira.
Testuinguru horretan, lankide bat lanean ari zela edo eguneroko bizitzako une batean hil zutela zioten albisteek estres eta estutasun handia sortzen zuten pertsona horiengan.
Egoera horren ondorioz, “Iparraldeko sindromea” deituriko sindromea pairatu duten pertsonek mesfidantza eta estres handia izan dute, bai familia-bizitzan, bai zeregin sozialetan, bai lan publikoan. Era berean, sindrome horren ondorioetako bat drogazaletasuna eta alkoholismoa izan dira. Modurik muturrekoena suizidioa izan da. Ez dugu horri buruzko datu zehatzik, baina jakin badakigu pertsona askok beren buruaz beste egin dutela, ETA terrorismoak eragindako sufrimendu emozionalari amaiera emateko.
Bibliografia osagarria
OSUNA, Fernando. (2000): “El Síndrome del Norte en la Jurisprudencia del Tribunal Supremo. Patologías en guardias civiles generadas por su estancia en el País Vasco”, Revista La Toga, nº 114.
GARCÍA-ANDRADE, Antonio. (2002): Psiquiatría criminal y forense, Madrid, Editorial Universitaria Ramon Areces.
MATEOS, Juan José. (2016): Los verdugos voluntarios, Círculo Rojo.
ROMERO, José Alfonso. (2015): La hija del txakurra, Libros.com