Biktimen ikusezintasuna
María Lozano
Nazioarteko Zuzenbidean masterra. Estremismoaren eta indarkeriazko erradikalizazioaren aurkako prebentzioan eta borrokan aditua
Bideoaren transkripzioa
Biktimen ikusezintasuna
Biktimen ikusezintasunaren kontzeptuak terrorismoaren biktimek eremu jakin batzuetan, hala nola juridikoan, sozialean edo politikoan, presentziarik eta begirunerik ez izateari egiten dio erreferentzia. Ikusezintasun horren barruan, hainbat alderdi bereiz daitezke. Lehenengoa, eta garrantzitsuena, biktimei gizatasuna kentzea da eta hori biktimagileek, terroristek sortutakoa da, atentatuen unean biktimei duintasuna eta nortasuna kentzen zietelako, eta albo-ondoriotzat jotzen zituzten. Bigarren alderdia ikusezintasun juridiko edo legala da, terrorismoaren biktimen eskubide espezifikoak aintzatesten ez dituzten baliabide legegilerik ez dagoelako, eta prozesu penalaren barruan terrorismoaren biktimek zeregin handirik ez dutelako. Eta, azkenik, ikusezintasun sozial eta mediatikoa, atentatu terroristek eta talde terroristek komunikabideentzat eta foku mediatikoarentzat beti izan duten lehentasunak eragindakoa, terrorismoaren biktimek behar duten eta beharrezkoa den arretaren gainetik.
Bibliografia osagarria
- SERRANÒ, Agata. (2018): Las víctimas del terrorismo: de la invisibilidad a los derechos, Pamplona, Aranzadi
- DOMÍNGUEZ, Florencio. (2017): “Las víctimas, visibles por su propio esfuerzo”. En MATEO Eduardo y RIVERA Antonio (coords.) Víctimas ¿Todas iguales o todas diferentes? Caracterización y respuestas ante un fenómeno complejo. (pp. 137-145), Vitoria-Gasteiz, Fundación Fernando Buesa Blanco e Instituto de Historia Social Valentín de Foronda.
- Handbook: voices of victims of terrorism. (RAN – European Commission)
- Delivering Effective Testimonials – Remembrance of Victims of Terrorism Working group (RAN – European Commission)
- From victims of terrorism to messengers for peace: a strategic approach. (UNODC)