Argitu gabeko krimenak
María Jiménez
Komunikazioan doktorea
Bideoaren transkripzioa
Komunikazioan doktorea
Judizialki ebatzita ez dauden atentatu terroristen kasuak, paradoxikoki, ETA erakunde terroristak atentatuak egiteari utzi zionean eman ziren argitara. Biktimek errealitate horren hautsak harrotu zituzten berriro, eta agerian utzi zuten ehunka familia zeudela atentatu terroristak jasan zituztenak eta justiziak babestu ez zituenak. Eskubide hori edozein herritarri eman behar zitzaion, eta, hala izanik, ez zen horrelakorik gertatu.
Argitu gabeko atentatuez ari garenean, partzialki ebatzita dauden atentatuei egin behar diegu erreferentzia, hau da, alde batetik, inplikatuetako bati buruzko zigor-epairen bat dutenak; eta, bestetik, benetan ebazpenik izan ez duten kasuak, argi eta garbi ebatzi gabe daudenak, ez delako egon zigor-epairik inplikatuetako inori buruz. Kasu bat erabat ebatzita dagoela esaten dugunean, krimen batean parte hartzen duten guztiek, informatzaileetatik hasi eta egileetaraino, zigor-epaia dutela esan nahi du. Kasu batean epai bat egoteak ez du esan nahi kasu hori ebatzita dagoenik, absoluzio-epaiak egon daitezke edo epai batzuk egon daitezke, non frogatutako egitateen atalean zehazten den krimen batean hainbat parte-hartzaile daudela; hala ere, horiek guztiak ez dira epaitzen. Zer gertatzen da amnistiatutako kasuekin edo preskribatutako kasuekin? Horietan ezin da zigor-epairik egon, baina argitu egin behar dira, biktimen familiek duten egia jakiteko eskubidea gailentzen delako.
Biktimen hainbat elkartek eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak egindako ikerketen arabera, ETAk egindako 300 hilketa baino gehiago argitu gabe daude.
Bibliografia osagarria
- CALDERIN, Juanfer F. (2014): Agujeros del sistema. Más de 300 asesinatos de ETA sin resolver, Vitoria, Ikusager.
- (2018): Informe sobre la justicia impartida a los asesinatos terroristas cometidos por ETA, Donostia-San Sebastián, Colectivo de Víctimas del Terrorismo.
- LADRON DE GUEVARA, Carmen. (2018): La respuesta de la Justicia a las víctimas del terrorismo, Madrid, Dossier de la Asociación de Víctimas del Terrorismo.
- (2013): Balance definitivo sobre la información solicitada por víctimas del terrorismo en relación con 349 atentados cometidos por la banda terrorista ETA, Presidencia de la Audiencia Nacional / Oficina de Asistencia Víctimas del Terrorismo.