Gorroto-delitua
Carmen Ladrón de Guevara
Zuzenbidean doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean
Bideoaren transkripzioa
Gorroto-delitua
Gorroto-delitua arau-hauste penal bat da, aurreiritzietatik sortzen dena pertsona baten edo batzuen aurka, talde sozial bateko kide izateagatik. Talde hori arrazak, ideologiak, erlijioak, generoak, adinak, sexu-orientazioak, desgaitasunen batek, gaixotasunen batek edo beste arrazoiren batek baldintzatzen du. Delitu horiek honako hauen bidez ager daitezke: mehatxuak, eraso fisiko edo hitzezko erasoak, jazarpenak, ondasunetan eragindako kalteak edo pintada iraingarriak.
Gure zigor-kodean 510. artikuluan tipifikatuta daude.
Bibliografia osagarria
- Código Penal (510 bis artikulua)
- Circular 7/2019, de 14 de mayo, de la Fiscalía General del Estado, sobre pautas para interpretar los delitos de odio tipificados en el artículo 510 del Código Penal. (BOEren Estatu Agentziaren webgunea)