Bizikidetza
Lourdes Oñederra
Filologoa eta idazlea
Bideoaren transkripzioa
Bizikidetza
Bizikidetza elkarrekin bizitzeko ekintza da, beste norbaitekin, beste gizabanako batekin edo batzuekin bizitzeko ekintza. Gizartean bizitzea elkarrekin bizitzea da.
Pertsonok gure izateko eta pentsatzeko moduan desberdinak garenez, bizikidetzak eskatzen du besteen aukerak onartzea, haien ideiekiko errespetua izatea, eta norberarenak bezain baliozkotzat jotzea. Horrek ez du zertan esan nahi ados egon behar denik, ideia berak partekatu behar direnik, bizitza eta politika ikusteko modu bera eduki behar denik. Ez gehiago ez gutxiago, bakoitzak bere izateko modua dauka, bai eta pentsatzeko modua ere, eta horretarako eskubidea dugula onartzea esan nahi du.
Urte askotan zehar, gure gizartean bizikidetza eragotzi duten pertsonak –talde terroristetan antolatuta– egon dira. Pertsona horiek, besteek zeukaten ideiengatik, aukera politikoengatik, lanbideagatik, nork merezi zuen hilda egotea erabakitzeko eskumena zutela uste izan dute.
Gizarte hautsia izan da, eta bizikidetza, izatekotan, itxurazkoa baino ez zen.
Oraindik ere, terrorismoaren eta beste indarkeria justifikaezin batzuen biktimek gizarte osoaren aldetik behar besteko errekonozimendua jaso ez duten heinean, gure bizikidetzari sendotasuna falta zaio.
Bibliografia osagarria
- JARES, Jexús R. (2004): La educación para la convivencia como proceso de alfabetización en conflictos. Propuestas de formación, Bilbo, Bakeaz.
- Rivera, Antonio eta Mateo Eduardo (editoreak) (2023): Justicia, verdad y convivencia. Víctimas y presos en el escenario proterrorista del País Vasco, Madril, Catarata.
- AULESTIA, Kepa (2023): Una comunidad decente. Carencias y retos de la convivencia en Euskadi, Madril, Catarata.