Erantzukizuna
Matteo Re
Historia Garaikidean doktorea eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea
Bideoaren transkripzioa
Erantzukizuna
1968ko ekainaren 7an, José Antonio Pardines guardia zibila Euskal Herriko errepide batean trafiko-zerbitzua ematen ari zela, ETAko bi kide zeuden auto bat geldiarazi zuen. ETAk ez zuen inor hil ordura arte, eta orduantxe hasi zen. ETA erakunde terroristako bi kideak Iñaki Sarasketa eta Txabi Etxebarrieta ziren. Guardia zibila autoaren bastidore-zenbakia egiaztatzeko makurtu zenean, ibilgailutik jaitsi eta tiro egin zioten. Egun horretan, ETAko militanteek hainbat aukera zituzten: ihes egin zezaketen, guardia zibilari aurre egin ahal zioten, entregatu egin zitezkeen; baina hiltzea erabaki zuten. Beraz, esan dezakegu hiltzeko azken erantzukizuna terroristen erabakimenean datzala, eta beste aukera motak baztertu egiten dituzte, uste dutelako aukera horiek ez direla hain eraginkorrak ezta berehalakoak ere. Martha Crenshaw politologoak, indarkeria politikoarekin lotutako gaietan aditua denak, esan eta irakurtzen du egoera bera bizi izan duten pertsona gutxik erabakitzen dutela terrorismoa praktikatzea. Baina, gainera, Martha Crenshaw-ek oso interesgarria eta oso garrantzitsua den zerbait gehitzen du: terroristak ez dirudi patologia mentalen emaitza denik. Azken batean, erantzukizun indibiduala funtsezkoa da erradikalizazio-prozesuak ulertzeko. Arma bat hartzea, tiro egitea eta hiltzea erabakitzen duenak bere erabakimenak bultzatuta egiten du.
Bibliografia osagarria
- FERNÁNDEZ SOLDEVILLA, Gaizka. (2016): ¿Por qué ETA comenzó a matar?, Observatorio Internacional de Estudios sobre Terrorismo (OIET).
- FERNÁNDEZ SOLDEVILLA, Gaizka. (2014): El simple arte de matar. Orígenes de la violencia terrorista en el País Vasco, Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales, 32 zk., (271-298 or.).