Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Fundazioak
Eduardo Mateo
Politologoa
Bideoaren transkripzioa
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Fundazioak
Terrorismoaren biktimek urteetan jardun behar izan zuten inolako sostengurik gabe. Hori batez ere 70eko eta 80ko hamarkadetan gertatu zen. Bidean zegoen bakardade horrek behartuta, haietako batzuek ausardiaz jokatu behar izan zuten eta gizarte-mugimendua eratu ikusgai egoteko eta kontuan har zitezen. Horrela, 1981ean sortu zen erakunde horietako lehena, AVT (Terrorismoaren Biktimen Elkartea).
Biktimen erakundeen lana, bai elkarte bai fundazio gisa, ezinbestekoa izan da horiek ikusarazteko. Ia mende erdiz ETAk erabilitako indarkeria eta 2004an eta 2017an hain bortizki jo gintuen terrorismo jihadistaren jardueraren ondorioz, Espainia da erakunde gehien dituen herrialdeetako bat, eta erakunde horiek oso jarduera garrantzitsua dute bertan. Gaur egun, 37 erakunde daude martxan Espainian.
Biktimen erakunde horiek funtzio eta eginkizun ugari dituzte. Garrantzitsuenak honako hauek izan dira: biktimen eskubideen defentsa eta sustapena eta memoriaren, duintasunaren, justiziaren, erreparazioaren eta egiaren aldeko borroka. Halaber, ezinbestekoak izan dira laguntza psikologikoa eta emozionala emateko, bai eta aholkularitza juridikoa eta finantza-laguntza emateko ere. Biktimek bizitza publikoan duten presentzia eta lekukotasuna funtsezko funtzioa izan da haien memoria eraikitzeko eta bizirik mantentzeko. Biktimek eskoletako programetan parte hartzea eta omenaldi- eta memoria-ekitaldiak antolatzea indarkeria terroristari zilegitasuna kentzeko ekarpen argia eta beharrezkoa izan dira.
Gaur egun, hein handi batean beren eskubideak lortu eta aintzatetsi ondoren, eta ETA desagertuta egonik, biktimek oraindik ere aldarrikatzen dute gertatutakoaren adierazpena behar bezala islatu behar dela, bizi osorako markatuta utzi dituenen beldurrezko historia zuritu gabe.
Bibliografia osagarria
- ARREGI, Joseba. (2007): “La irrupción de las víctimas en la vida pública”, en VV.AA. (2010): La visibilidad social y política de las víctimas del terrorismo, Vitoria-Gasteiz, Fundación Fernando Buesa y Aldaketa-Cambio por Euskadi, (pp. 41-62).
- CALLEJA, José María. (1997): Contra la barbarie. Un alegato en favor de las víctimas de ETA, Madrid, Temas de Hoy.
- CUESTA, Cristina. (2013): “Víctimas del terrorismo: su lucha social por la dignidad”, en Catalá i Bas, A. H. y García Mengual, F. (coords.) El reconocimiento de las víctimas del terrorismo a través de la legislación y la jurisprudencia, Valencia, Cátedra de Derecho Autonómico Universitat de València – Fundación Profesor Manuel Broseta, (pp. 25-44).
- DOMINGUEZ, Florencio. (2017): “Las víctimas, visibles por su propio esfuerzo”. En Mateo E. y Rivera, A. (coords.) Víctimas ¿Todas iguales o todas diferentes? Caracterización y respuestas ante un fenómeno complejo, Vitoria-Gasteiz, Fundación Fernando Buesa Blanco e Instituto de Historia Social Valentín de Foronda, (pp. 137-145).
- MATEO, Eduardo. (2018): La contribución del movimiento asociativo y fundacional a la visibilidad de las víctimas del terrorismo en España, Revista de Victimología/Journal of Victimology, nº7, (pp. 9-46).