Terrorismoa goratzea

Miren Ortubay

Zigor Zuzenbideko doktorea

Terrorismoa goratzea

ETAko presoak kartzelatik ateratzen direnean egiten zaizkien omenaldi herrikoiak terrorismoa goraipatzearen orain dela gutxiko adibideak dira. Argi dago laudorioak, indarkeria terroristaren justifikazioak eta egileei egiten zaizkien txaloak biktimen sufrimendua berpizten dutela eta ETAgatik pertsona askok jasan zuten beldurra eta askatasun-murrizketa gutxiesten dutela. Baina harrera jendetsu hauetan gauza larriena ezkutatzen dutena da; omenduak kartzelan egon dira hilketengatik, bahiketengatik, inork harrotu behar ez lituzkeen krimenengatik. Hala ere, ekintza horiek mezu hau helarazten dute: hiltzea ondo egon zela, zilegi dela desberdin pentsatzen duena kentzea. Horregatik galdetzen diogu geure buruari: “zer egin elkarbizitza pozoitzen duten ekintza horiek desagerrarazteko?”.

Zigor Kodeak terrorismoa goratzea eta justifikatzea zigortzen du, baita biktimak umiliatzea ere. Arazoa da gorrotoaren diskurtsoari aurre egin nahi dioten zigor mota horiek etengabeko tentsioan daudela sistemaren oinarrizko askatasunekin, hala nola ideologia-askatasunarekin edo adierazpen-askatasunarekin. Horregatik, Zigor Kodeak kolektibo jakin batzuen aurkako etsaitasuna, gorroto-ekintzak edo intolerantzia sustatzen duten kasu larrienetan baino ez du esku hartzen. Azken batean, onartu behar dugu terrorismoaren eta indarkeriaren benetako deslegitimazio soziala balioetan oinarritutako hezkuntzaren eta biktimek jasan zuten izugarrikeriaren memoriaren eskutik baino ez dela etorriko.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia