Oroitzeko beharra
Manuel Reyes Mate
Filosofoa
Bideoaren transkripzioa
Oroitzeko beharra
Oroimenaz hitz egitea oso serioa da, oroimena garrantzitsua dela esateaz gain, oroitzea betebehar bat dela esaten delako. Eta hainbat mendez ez dute oroimena seriotasunez hartu, eta ez zuten pentsatzen betebehar bat zenik. Betebeharra zela esaten hasi ginen Europan Bigarren Mundu Gerrako esperientzia ikaragarria gertatu zenean, alegia, holokaustoa. Hor konturatu ginen gizakia gai dela pentsaezina dena egiteko. Gizakiak gauza pentsaezinak egin zituen. Eta zer gertatzen da gauza pentsaezinak, pentsatzeko gai ez garenak, gauzatzen direnean. Ba seriotasun handiz hartu behar dugu egiten duguna. Gertatutakoak pentsarazten digu. Hainbat kontzeptuk, hala nola politikak, etikak, arteak, zuzenbideak edo erlijioak esan nahi dutena egoki jakin nahi badugu, gizakion historia alde batera utzirik hausnarketa egitearekin nahikoa ez dela ulertzean datza oroimena. Lazturatik abiatu behar gara, suntsipen-esperientzietatik, indarkeriatik, gizatasun-kontrakotasun horretatik. Orduan, oroimenaren betekizuna berriz pentsatzea da. Berriz diot, dena berriz pentsatzea. Historia egiteko garrantzitsua den guztia, hala nola politika, zuzenbidea eta morala. Dena berriz pentsatzea hondamendiaren argitan, pentsatzeko gai ez ginena bizi izanez jaso dugun eskarmentuaren argitan. Horixe da oroimenaren betekizuna.
Bibliografia osagarria
- REYES, Manuel. (2008): Justicia de las víctimas. Terrorismo, memoria, reconciliación, Barcelona, Anthropos.
- REYES, Manuel. (2011): “El deber de memoria”, contribución a R. Escudero (coord), Diccionario de memoria histórica. Conceptos contra el olvido, Madrid, Catarata, (pp.15-21).
- REYES, Manuel. (2011): “El deber de memoria”, El País, 27 de enero.