Euskal gatazka

Raúl López Romo

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako Hezkuntza eta Erakusketa arloko burua

Euskal gatazka

Muturreko bertsio abertzalearen arabera, “euskal gatazka” mendeetako borroka da, alde batetik, zapaldutako euskal herriaren eta, bestetik, Espainiako estatuaren, espainiar zapaltzaileen artean. Mito politiko horrek balio izan du besteari biolentzia baten hasiera egozteko eta, era berean, norberaren biolentzia etsaiez defenditzeko erabilia izan dela adierazteko, eta, beraz, justifikatuta egotea. Historikoki, ETA eta euskal nazionalismo erradikala eta bere ingurukoak ez ziren gai izan egoera beren ikuspuntutik laburbilduko zuen kontzeptu bakar batekin argitzeko; izan ere, euskal arazoaz, auziaz, borroka armatuaz, gerraz hitz egin zuten, beti eufemismo desberdinetara joz terrorismoaz ez hitz egiteko. Eta euskal gatazka terminoa ere erabiltzen zen, baina ez modu nabarmenean. Bidarten (Frantzia) ETAko goi-kargukoak atxilotu eta beste buruzagi batzuek ordezkatu zutenetik, eta batez ere laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera hasi zen euskal gatazkaz esklusiboki eta modu baztertzailean hitz egiten taldeak sortutako hizkeratik. Termino hori erabiltzeko urrezko garaia 90eko hamarkadaren erdialdetik terrorismoaren behin betiko amaiera arte izan zen. Ingurugiro horretatik beste komunikabide batzuetara eta beste eragile politiko eta sozial batzuetara hedatu zen, eta azken urteotan murriztu egin da kontzeptuaren erabilera, baina ez, ordea, antzeko bi bandoren arteko ustezko liskarraren ideia.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia