Isiltasunaren espirala
Izaskun Sáez de la Fuente
Politologoa eta soziologoa. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroa
Bideoaren transkripzioa
Isiltasunaren espirala
Isiltasunaren espirala adostasunaren eta kontrolaren mekanismo psikosoziala da, iritzi publikoak gizabanakoarengan izan dezakeen eragin potentzialaren ingurukoa. Honako hau erakusten du: zer neurritaraino eragin dezakeen gailentzen den iritziaren presio sozialak –edo, behintzat, presentzia publiko handiagoa duela dirudienak–; subjektu batek edo gizarte-sektore batek, mekanismo hori kontzienteki edo inkontzienteki erabiliz, bere iritzia alde batera uztea pentsamendu horiek gehiengoena ez direla sentitzen badu, gutxiengo batek bakarrik babesten dituela, batez ere, zilegi diren zigorren beldur bada. Hau da, isolatuta, gutxietsita, estigmatizatuta edo mehatxatuta ez sentitzeko, pertsonak bere iritzia eten dezake eta isiltasunaren eta mendetasunaren menpe jar daiteke: hor datza, batez ere, bere ahultasuna, bere iritzia eman dezakeen (edo, hobeto esanda, eman behar duen) egoeratan. Mekanismo horrek hainbat unetan eta, gutxienez, bi modutan funtzionatu du euskal kasuan: batetik, frankismoaren garaian kode nazionalista eremu pribatuan erreproduzitzea erraztu du, baita kode horren transformazioa Trantsizioan ere; eta, bestetik, 80ko hamarkadaren erdialdeko eta amaierako mobilizazio bakezaleak finkatzea zaildu du, ETAren indarkeriaren oinarri legitimatzaile eta naturalizatzaile guztia zalantzan jartzen baitzuten.
Bibliografia osagarria
FUNES, María Jesús. (1998): La salida del silencio. Movilizaciones por la paz en Euskadi, 1986-1998, Madrid, Akal.
NEUMMAN, Elisabeth. (1995). La espiral del silencio. Opinión pública: nuestra piel social, Barcelona, Paidós.
SAÉZ DE LA FUENTE, Izaskun, (2011): La opinión pública vasca ante la violencia de ETA. Una mirada retrospectiva. Bilbao, Bakeaz.