Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa
Florencio Domínguez
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako zuzendaria
Bideoaren transkripzioa
Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa
Memoria Zentroa 29/2011 Legearen 57. artikuluaren arabera sortutako fundazio publikoa da, Terrorismoaren Biktimak Errekonozitu eta Osorik Babesteko. Artikulu horretan adierazten denez, Gobernuak Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala sortu behar du. Zentro horren egitekoa da biktimak gorpuzten dituzten balio etiko eta demokratikoak babestea eta zabaltzea, biktimen gaineko kontzientzia kolektiboa sortzea, eta helburu politikoak lortzeko, giza eskubideen defentsa eta terrorismoaren deslegitimazioaren defentsa sustatzea gizartean.
Legearen arabera, fundazio publiko horren egoitza Euskal Herrian egongo da. Bide batez, legea parlamentuaren adostasun handienarekin onartu zela esan beharra dago.
Memoria Zentroa arautzen duen legeak terrorismoaren biktimen esanahi politikoari berariazko errekonozimendua egiten dio. Esanahi horrek iraganeko terrorismoaren zilegitasuna kentzen lagundu behar du, etorkizunean giza eskubideen urraketak gerta ez daitezen, luzaroan pairatu ditugunak bezalakoak.
Bibliografia osagarria
- Página web del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo.
http://www.memorialvt.com - FERNÁNDEZ, Gaizka. y LÓPEZ, Raúl. (2019): “Retos del relato. El Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo”. Studia Historica. Historia Contemporánea, 37, (pp. 55-77).
- Centro para la Memoria de las Víctimas del Terrorismo (Wikipedia).