Gizatasuna kentzea
Roncesvalles Labiano
Kazetaria eta historialaria
Bideoaren transkripzioa
Gizatasuna kentzea
Gizatasuna kentzea pertsona baten gizatasuna ukatzea da. Besteek objektu gisa, animalia gisa edo, besterik gabe, etsai gisa ikustea edo ikus dezaten saiatzea da.
Hori lortzeko, adibidez, mespretxuzko terminoak erabiltzen dira. Txakurra edo gaztelaniazko madero esaten zaionean polizia bati, duen gizatasuna kentzen zaio.
Gizatasuna kentzea erakunde terroristek erabiltzen duten estrategia bat da (baina ez haiek bakarrik erabilia), eta pertsona edo kolektibo baten aurkako erasoa errazteko balio diete. Bestea gizaki bat dela pentsatzen ez badugu (izen-abizenekin, familia duena, istorio batekin), errazagoa da kalte egitea.
Gizatasuna kentzearen estrategiak, halaber, errazagoa egiten du indarkeriaren ikusle den herritarrarentzat pertsona edo kolektibo horri eragindako kaltea onartzea.
Gizatasuna biktimari ez ezik, erasotzaileari eta ikusleari ere kentzen zaie, enpatia izateko gaitasuna kentzen baitie. Bestearen lekuan jarri eta sentitzen duena ulertzeko gaitasuna gizakiaren funtsezko zati bat da.
Horregatik guztiagatik da hain garrantzitsua estrategia hori detektatzea eta saihestea.
Bibliografia osagarria
- ALONSO, Martín. (2017): “Los discursos de odio”, en Cuadernos del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo, nº4, (pp. 29-52).
- ARTETA, Aurelio. (2010): Mal consentido. La complicidad del espectador indiferente, Madrid, Alianza editorial, (pp. 107-110).
- FERNÁNDEZ, Gaizka; y LÓPEZ, Raúl (2012): Sangre, votos, manifestaciones. ETA y el nacionalismo vasco radical 1958-2011, Madrid, Tecnos.