Gorrotoaren diskurtsoa

Martín Alonso

Filosofia Institutuko katedraduna

Gorrotoaren diskurtsoa

Ingelesetik datorren adierazpena da, eta ez da gorroto-delituarekin nahastu behar. Ez dago ezarritako definiziorik, oro har onartutakorik, baina terminoaren erdigunean akordio bat dago eta polemika, berriz, muga-kasuei dagokienez. Zentzu orokorrari dagokionez, kolektibo baten aurka etsaitasuna sortzen, sustatzen edo justifikatzen duten adierazpenak ditu. Kasu polemikoak edo muga-kasuak, esate baterako, adierazpen-askatasuna oinarrizko eskubideak zapaltzea justifikatzeko erabiltzen denean; eta, alderantzizko zentzuan, hiperzuzenketa politiko egoeraren ondorioz iritziak ematea debekatzen denean.
Gorroto-diskurtsoek jarraipen bat dute, in crescendo bat, hainbat aukera dituena: justifikazioa, barreiatzea, diskriminazioa, markatzea, eta, azken muturrean, gorrotora bultzatzea. Azken hori, diskurtsoaren fasean, ekintzaren aurreko azken etapan da. Gorrotoaren diskurtsoak, normalean, bi osagai ditu: bata, osagai kognitiboa da, kategoria bat esleitzeko modua, ezaugarri negatibo bat esaterako, normalean “gu” ez den beste talde bateko kideei dagokiena, “haiek”. Dimentsio sozial bat ere badu, estigmatizatutako kategoria gutxiagotasun- edo zaurgarritasun-egoeran egotearekin zerikusia duena, eta, beraz, tratamendu bidegabeen biktima izan daitekeena. Esentzialismoaren ideien aurka, betiereko etsaiak daudela dioen ideiaren aurka, kategorizazio negatiboa, hau da, gorroto-diskurtsoa prozesu ireki eta oso aldakorra da, kontzeptuaren ezaugarrien arabera gizartea eraikitzeko gai dena. Gorrotoa mobilizatzea ezinbesteko baldintza da, baina ez da indarkeria zabaltzeko bestekoa.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia