Ahaztea
Manuel Reyes Mate
Filosofoa
Bideoaren transkripzioa
Ahaztea
Terrorismoaz aritzen garenean, biktimak daudenean, ahazteak ez du soilik esan nahi ez gogoratzea. Ahaztea da aurrean dugunari garrantzia kentzea. Uler dezagun. Gizakien historia biktimen gain lortu zen, baina ikusezinak ziren, garrantzirik ematen ez genielako, ez zutelako garrantzirik. Hori justifikatzeko, aurrerapenaren prezioa zela edo beste edozein istorio esan ohi dugu. Aberriaren alde ordaindu behar zen prezioa zela. Kontuan hartu behar dugu terrorismoak erailiko pertsonen inguruan bi heriotza gertatzen direla. Terroristak, bestea fisikoki hil ez ezik, hari garrantzia kentzeko borrokatzen du, egin duena azaldu eta justifikatzeko. Ahaztea ez da biktimez ez gogoratzea. Ahaztea da biktimei garrantzia kentzea, alegia, biktimak ezkutatzen saiatzea.
Bibliografia osagarria
- REYES, Manuel. (2009): “La herencia del olvido”, El País, 18 de enero.
- REYES, Manuel. (2013): “Del gesto a la palabra”, El Periodico de Catalunya, 10 de junio.
- REYES, Manuel. (2017): “Texto leído en el Teatro de la Opera en Madrid con motivo del XX aniversario del asesinato de Miguel Ángel Blanco”.