Erradikalizazioaren prebentzioa

María Lozano

Máster en Derecho Internacional. Experta en prevención y lucha contra el extremismo y la radicalización violenta

Erradikalizazioaren prebentzioa

“Erradikalizazioaren prebentzioa” kontzeptuak esparru akademikoari egiten dio erreferentzia. Era berean, erradikalizazio-arriskua murrizteko eta, beraz, erkidego baten barruan indarkeriazko estremismoa prebenitzeko tresna legegileei eta neurri politikoei ere egiten die erreferentzia. Adierazi behar da erradikalizazioa prebenitzeko neurriek kriminalaren aurreko fasean jarduten dutela, eta, beraz, ez dela inolako deliturik egon. Haien aplikazio-eremua soziala da, hortaz, horrek ez dakar inolako neurri hertsatzailerik. Neurri horiek guztiek giza eskubideak erabat bete behar dituzte, eta inola ere ez dira estigmatizatuko helburu dituzten kolektiboak, ez duten ideologiagatik, ezta duten erlijioagatik ere. Erradikalizazioaren prebentzioaren arloko faktore nagusietako bat erradikalizazio-prozesuak bultza ditzaketen baldintzatzaileen gainean jardutea da, bai eta komunitate horietako gizabanakoen erresilientzia muturrekoen aurrean indartzen saiatzea ere. Azkenik, errealizazioaren prebentzio mota desberdinak aipatu behar dira, kolektiboen esposizio-mailaren arabera: lehen mailako prebentzioa edo gizarteari oro har zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak; bigarren mailako prebentzioa, terroristen eraginpean dauden komunitate edo kolektiboei zuzendua; eta hirugarren mailako prebentzioa, banaka lan eginez erradikalizazio-prozesuetan sartuta dauden edo sartzen ari diren gizabanakoena.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia