Erantzun soziala

Luis Castells

Historia Garaikideko katedraduna

Erantzun soziala

Erantzun sozialaren ideiak edo kontzeptuak konnotazio positiboak ditu. Nolabait, hiritarraren ideal errepublikanora garamatzate honako hauek: mobilizatzen den herritarrak, gauza publikoarekiko interesa duenak, elkartzearen parte denak eta bidegabeak diren lege batzuk daudela uste duenean manifestatzen denak. Eredu horrek, nolabait, gizartearen barruan herritar aktiboaren papera azpimarratzen du. Zehazki terrorismoei buruz ari garen kasu honetan, erantzun sozial hori, gizabanakoen zeregin aktiboa, oso beharrezkoa da. Terrorismo batek babes soziala duenean are beharrezkoagoa bihurtzen da. Irlandan edo Euskal Herrian adibidez, fenomeno hori amaitu ahal izateko, ezinbestekoa da gizarteak erreakzioa izatea. Hau da, terrorismoa ez da soilik neurri juridiko, politiko edo polizialen bidez amaitzen; aitzitik, funtsezko elementua da gizartea modu irmo eta zorrotzean agertzea eta terrorismoa baztertzea. Erantzun sozial hori funtsezko zutabea da, horren ondorioz, terrorismoa azkenerako desagertu eta amaitu egiten baita.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia