Propaganda
Roncesvalles Labiano
Kazetaria eta historialaria
Bideoaren transkripzioa
Propaganda
Propaganda konbentzitzeko erabiltzen den komunikazio mota da, ideologia bat zabaltzen eta harentzat “jarraitzaileak” erakartzen saiatzen dena. Propaganda, berez, ez da txarra; erabiltzen duten bitartekoen eta helburuen araberakoa da. Hala ere, arriskutsua bihurtu ohi da manipulaziora hurbiltzen denean, hartzailearen askatasun pertsonala errespetatzen ez denean eta doktrinamendura eraman dezakeen komunikazio mota bihurtzen denean.
Hainbat ezaugarri daude manipulazio hori noiz gertatzen den detektatzeko.
Lehenengoa, partzialtasuna da. Gertakari edo ideia jakin batzuei eragiten zaienean gertatzen da, interesatzen ez diren beste batzuk ezkutatzeko.
Bigarrena, komunikazio mota horrek ikuspuntu bakarreko erabateko baieztapenak izan ohi ditu, eta baieztapen horiek ez dira oinarritzen zorroztasunean eta iturri anitzetan. Gainera, komunikazio mota horrek gezurrak ere adierazi ohi ditu.
Ohikoa da, halaber, gauzei deitzeko modua aldatzea, inpaktu handiagoa izateko edo zerbaiten benetako izaera disimulatzeko.
Komunikazio mota honetan igorleak mekanismo emozionalak erabiltzen ditu. Sentimenduetara jotzen du eta estereotipoak ere erabiltzen ditu.
Azkenik, ohikoa da igorleak etsai bat aukeratzea, eta hari egoztea igorleak edo bere komunitateak bizitako gaitzen erru guztia.
Terrorismoaren kasuan, arreta berezia jarri behar diogu historia manipulatu eta zuritu nahi duen propaganda motari. Hori hautematea ezinbestekoa da gorrotoaren diskurtsoa eta indarkeriaren legitimazioa ez hedatzeko.
Bibliografia osagarria
- FERNÁNDEZ, Gaizka. (2016): La voluntad del gudari. Génesis y metástasis de la violencia de ETA, Madrid, Tecnos.
- PRATKANIS, Anthony; y ARONSON, Elliot.(eds.) (1992): Age of propaganda: The everyday use and abuse of persuasion, New York, W.H. Freeman.
- WELCH, David. (2013): Propaganda. Power and Persuasion, London, British Library.