Terrorismoa

Florencio Domínguez

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako zuzendaria

Terrorismoa

Nazioarteko komunitateak, herrialdeek, batzuetan arazoak dituzte terrorismoa zer den definitzeko, interes geopolitiko desberdinak dituztelako. Komunitate akademikoak dozenaka definizio egin ditu terrorismoaz, bere osagaietako batean edo beste batzuetan indarra jartzearen arabera. Baina, oro har, oinarrizko lau elementuri buruzko adostasuna dago. Lehena, indarkeria klandestinoa eta legez kanpokoa dela, eta kalte materialak eta pertsonalak eragiten dituela. Bigarrena, propaganda-eraginik handiena bilatzen duela. Hirugarrena, gizartea eta herritarrak beldurtzen saiatzen dela. Eta laugarrena, bere proiektu politikoa inposatu nahi duela.

Espainiako Zigor Kodeak dio terrorismoaren helburua ordena konstituzionala amaitzea edo bake soziala larriki aldatzea dela. Europar Batasunean, hartu diren ebazpen batzuek, hala nola 2002ko Esparru Erabaki batek, azpimarratzen dute terrorismoak, lehenik eta behin, herritarrak beldurtu nahi dituela eta, bigarrenik, gobernuak edo gobernu bat behartu nahi duela erabaki bat hartzera edo ez hartzera, eta herrialde baten ordena konstituzional politiko edo soziala ezegonkortu. Beste Esparru Erabaki batek, 2008koak, terrorismoa Giza Eskubideen aurkako eraso gisa adierazten du, eta Europar Batasunaren oinarri diren printzipioen aurka dago: giza duintasunaren errespetua, eta askatasunaren, berdintasunaren eta giza eskubideen defentsa.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia