Bidezkoak eta erresistenteak
Raúl López Romo
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako Hezkuntza eta Erakusketa arloko burua
Bideoaren transkripzioa
Bidezkoak eta erresistenteak
Indarkeria-egoerek eta, horien artean, terrorismoak portaera desberdinak sortzen dituzte herritarren artean. Badira bidegabeko kaltea eragiten duten erasotzaileak edo delitu-egileak; badira beste aldera begiratzen duten ikusleak edo bystandersak; badira biktimak, beti errugabeak, eragin zieten kaltea merezi izan ez zutenak; eta badira bidezkoak eta erresistenteak, indarkeria-egoera horri beren segurtasuna edo osotasun fisikoa arriskuan jarrita erantzun zietenak. Pertsona horien adibide klasikoa, aipatzen ditugun azken horiena, nazioen artean justuak direnak dira, eta Israelgo estatuak bere memoria-erakundearen bidez ematen du aitorpen ofiziala: Yad Vashem, Bigarren Mundu Gerran, beren bizitzarako arrisku larria izanik, juduen bizitzak salbatu zituzten pertsonei eman zaiena. Espainian ere, terrorismoarekin lotuta, pertsona erresistenteen eta bidezkoen motak ditugu, besteak beste, honako hauek: biktimak, indarkeriari inoiz ez ziotenak erantzun indarkeria gehiagorekin; izuaren katea hautsi zutenak; pluraltasuna bermatu zuten ordezkari politikoak ditugu; ETA suntsitzen lagundu zuten poliziak eta epaileak ditugu; herritarrak mobilizatu zituzten bakezaleak ditugu; terrorismoari zilegitasuna kendu zioten intelektualak ditugu; baita komandoak atxilotzen lagundu zuten herritar anonimoak ere. Urte batzuk barru, terrorismoaren historia idazten denean, leku garrantzitsua gorde beharko da historia beltz horren alderik positiboena irudikatzen duten pertsona erresistente eta bidezkoentzat.
Bibliografia osagarria
- CAMUS, Albert. (1949): Los justos, Madrid, Alianza.
- CASQUETE, Jesús. y Alonso, MARTÍN (2014): “ETA, el miedo domesticado y el desafío de los gestos”, Claves de Razón Práctica, nº236, (pp. 66-77).
- HIDALGO, Sara. (2018): Los resistentes: relato socialista sobre la violencia de ETA, Madrid, Los Libros de la Catarata.
- Página web del Centro YadVashem – Justos de las Naciones.