Gizateriaren aurkako delituak
Carmen Ladrón de Guevara
Zuzenbidean doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean
Bideoaren transkripzioa
Gizateriaren aurkako delituak
Gizateriaren aurkako delituak ekintza orokortuak edo sistematikoak dira, eta biztanleriaren edo haren zati baten eskubide guztiz pertsonalen aurka egitean datza. Biktima edo kolektibo baten aurka egiten bada ere, gizateria osoaren aurka zuzentzen direla ulertzen da.
Gertaera bat gizateriaren aurkako delitutzat jotzeko, elementu hauek bete behar dira:
- eraso sistematikoa edo orokortua izan behar da.
- biztanleriaren edo biztanleriaren zati baten aurka.
- biktima etnia-, arraza-, politika-, kultura-, ideologia-, erlijio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik jazarritako kolektibo batekoa izatea.
Babestutako ondasun juridikoak oinarrizko eskubideak dira, hala nola bizitzeko eskubidea, osotasun fisikorako eta moralerako eskubidea, askatasun pertsonalerako eskubidea, berdintasunerako eskubidea edo duintasunerako eskubidea.
Gure ordenamendu juridikoan, delitu horiek Zigor Kodearen 607 bis artikuluan tipifikatuta daude.
Bibliografia osagarria
- Código Penal (607 bis artikulua)
- Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuaren webgunea – HEGOA)
- Crímenes de lesa humanidad, las mayores atrocidades de la historia (ACNUR – Agencia de la ONU para los Refugiados-en webgunea)
- FERNÁNDEZ DE CASADEVANTE, Carlos. (2017): Terrorismo y crímenes de lesa humanidad en la jurisprudencia de la Audiencia Nacional relativa a la organización terrorista nacionalista vasca ETA, Revista Europea de los Derechos Fundamentales, 49-93 or.
- LIÑAN, Alfredo. (2016): La investigación de los actos terroristas de ETA como delitos de lesa humanidad. Análisis de las resoluciones de la Audiencia Nacional, Revista de Derecho Penal y Criminología, 267-302 or.



