Kontranarratiba

Matteo Re

Historia Garaikidean doktorea eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea

Kontranarratiba

Erakunde terroristek propaganda-jarduera handia egiten dute, komunikatuen edo panfletoen zabalkundean oinarrituta, eta horiek helburu jakin batzuk dituzte, hala nola beren ekintzen justifikazioa, militante berriak erakartzea edo beren ekintzen erantzukizuna beren biktimen gain deskargatzea. Kontranarratibak kontaketa hori indargabetu behar du, terroristek ezkutatzen duten edo edertzen saiatzen diren errealitatea erakutsiz. Daesh-a dugu adibide, atzerriko soldadu terrorista asko Siriara joan zirenean, oso bestelako egoera batekin topo egin zuten, bidaia hasi aurretik deskribatutakoarekin alderatuta. Zeharkaezineko baloreetan oinarritutako narratiba sustatzea funtsezkoa da, baina narratiba horrek goitik etorri behar du, politikatik, mundu akademikotik eta komunikabideetatik. Garrantzitsua da, halaber, testigantza errealak eta errazak sustatzea, publikoak erraz enpatizatzeko, eta, aldi berean, beharrezkoa da protagonistak inplikatzea, hala nola biktimak edo terrorismoaren aurka borrokatzen dutenak edo borrokatu dutenak.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia