Martxoaren 11

Marta Summers

Inteligentzia analisian aditua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Francisco de Vitoria Unibertsitateko irakaslea

Martxoaren 11

2004ko martxoaren 11ko atentatu terroristak, M-11 izenez ere ezagutua, Madrilen egin ziren, eta Europako historiako atentatu terroristarik hilgarrienatzat jotzen da. Ehun eta laurogeita hamabi pertsona hil ziren, eta bi mila pertsona inguru zauritu ziren.

Minutu gutxi batzutan, egun hartako goizean hamar leherketa izan ziren Madrilgo aldiriko trenbide-sarean, eta lau trenek eztanda egin zuten Alcala de Henareseko geltokitik Madrilgo Atochako geltokira zihoazenean. Egun hartan 191 pertsona hil ziren.

Poliziaren ikerketak Al-Qaeda talde terroristako 30 pertsona inguruko zelula batera eraman zuen, eta talde horrek erasoak errebindikatu zituen.

Handik aste gutxira, 2004ko apirilaren 3an, Polizia Nazionalaren Operazio Talde Bereziko kide bat hil zen operazio batean. Zelularen burua atxilotzen saiatu ziren operazio horretan, eta haren kideek beren buruaz beste egin zuten polizia sartu aurretik.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia