Indarkeria politikoa
Roberto Muñoz Bolaños
Historia Garaikidean Doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan
Bideoaren transkripzioa
Indarkeria politikoa
Indarkeria politikoa kolektibo eta talde antolatu batzuek ezarritako boterearen aurka egiten dituzten indar-ekintzak dira, botere hori eraisteko edo eraldatzeko. Beraz, “normaltasuna” asaldatzea dakar, normaltasun hori legez kanpokoa bada ere, eta eguneroko bizitza politikoa asaldatzea. Definizio hori osatzeko, beste hiru dinamika sartu behar dira.
Lehenengoa, etengabe eta sistematikoki gauzatu daitekeena, terrorismoarekin gertatzen den bezala.
Bigarrena, sektore sozial eta intelektualen parte-hartzea haien garapenean, legitimazioan eta justifikazioan. Lankidetza hori bi argudiotan oinarritzen da. Batetik, herritarrek gauzatutako indar-ekintzak estatuak eragindakoak baino moralki handiagoak direla. Bestetik, horrelako ekintzak egoera jakin batzuetan baino ezin dira egin, dagoen bidegabekeria-egoerari aurre egiteko. Zentzu horretan, Fanon-ek eta Sastre-k indarkeria politikoaren erabilera defendatu zuten, aldaketa politikoko prozesuetan tresna legitimo, funtsezko eta ordezkaezin gisa; horrela, ekintza terroristak justifikatu zituzten.
Hirugarrena, ez da berez helburu bat, bitarteko bat baizik. Horregatik, testuinguru zehatzetan gauzatzen da, helburu jakin batzuk lortzeko. Zentzu horretan, Honderich-entzat, horrelako ekintzen elementu bereizgarria sistema politikoak aldatzean datza. Arendt-ek indarkeria hori instrumental gisa definitu zuen, bere ekintzetarako justifikazio bat behar baitzuen.
Bibliografia osagarria
- ARENDT, Hannah. (2003): Crisis de la República, Madrid, Taurus.
- HONDERICH, Ted. (2004): Terrorism for Humanity: Inquiries in Political Philosophy, London, Pluto Press.
- RAPOPORT, David. C; y WEINERG, Leonard. (eds.) (2012): The Democratic Experience and Political Violence, London, Routledge.