Adiskidetzea

Lourdes Oñederra

Filologoa eta idazlea

Adiskidetzea

Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak dio adiskidetzeaadiskidetu aditzaren ekintza eta ondorioa” dela, eta, era berean, adiskidetu honela definitzen du bere lehen adieran: “adiskidetasunetara itzultzea, edo animo bereiziak gerturatu eta adostea”. ETAk eta beste erakunde terrorista batzuek gure gizartean erabilitako indarkeria –Estatuaren neurriz kanpoko zenbait praktika astungarrirekin– pertsonen arteko banaketaren ardatz ukaezina izan da, eta, zalantzarik gabe, giza komunitate bat sortu du, animoak bereizita dituena. Gehitu dezagun Hiztegiaren seigarren adierak jasotzen duena, erlijioaren eremukoa: konfesatzeko ideia. Adiskidetzeak, nolabait, alderdi etsaituen arteko elkarrekiko aitorpena dakar.

Eta hemen beharrezkoa da zehaztapen bat egitea kontzeptu hori indarkeria terroristari dagokionean erabiltzean. Indarkeria hori gainditzeko, adiskidetzeak ez luke helburu izan behar, baizik eta, gehienez ere, ondorioa: ez da hiltzaileari eta biktimari eska dakiekeen zerbait, batez ere, kontu handia izan behar da biktimari inolako errurik ez transferitzeko. Barkatzea, printzipioz, adiskidetzea erraztuko lukeen aukera bat da, hertsiki pertsonala eta hainbat faktoreren araberakoa, baina inola ere ezin da biktimak sailkatzeko irizpide gisa erabili. Hori erabat lotsagarria izango litzateke haientzat, eta bidegabeki jasandako indarkeriaren oinazeari gehituko litzaioke.

Azkenik, bereizi egin behar dira, batetik, benetako bizikidetza bideragarri egingo duen gizarte-adiskidetzea, eta, bestetik, gizabanako espezifikoen arteko adiskidetzea, eremu pertsonalari baitagokio.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia