Eskolta
Teo Santos
Ertzain ohia eta polizia-ikerketan aditua
Bideoaren transkripzioa
Eskolta
Eskolta pertsona baten osotasun fisikoa babesten duen profesionala da, eta haren segurtasun indibiduala esleituta dauka.
Honako hauek ere barne har ditzake: babestutako pertsonaren herritar-eskubideak erabiltzearen defentsa, haren ondasunen zaintza eta duintasun formala.
Segurtasun-argotean pertsona babestua «VIP- Very important person» zaintzeko funtzioa modu partikularrean edo talde-ekipoan egin daiteke.
Era berean, eskolta-jarduera erakunde publiko, zibil edo militarretatik egin daiteke, edo erakunde eta enpresa pribatuetatik (segurtasunaren alorrean, arreta berezia jarrita intrusismo profesionala ekiditeko).
Eskolta-lanean harreman delikatua dago, honako hauen artean:
- Eskolta ematen duena, babestutako pertsonaren intimitatea eta konfidentzialtasuna zaintzen ditu;
- Eskolta duen pertsona, profesionala errespetatu eta haren jarraibideei jarraitzen die;
- Eta funtzionamendu-eremua, egoerarekin bat datorren babesa eta lana erraztea dakarrena.
Mehatxuarekin jarraituz, terrorismoaren aurkako eskolta gauzatzea oso zaila da.
Eskolta gutxiengoa izan ohi da, pertsona gutxirentzat; izan ere, lan zaila da eta kostu handia du, bai pertsonarentzat, bai materialari dagokionean. Salbuespenezko kasuak ere badaude, hala nola ETAren terrorismoa. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako biztanleak ez dira hiru milioi biztanlera iristen eta, hala ere, une batzuetan ia mila pertsona zeuden egunero eskoltatuta (agintariak, politikariak, kazetariak, eta abar). Mendebaldeko munduan parekorik ez duen gertaera.
Bibliografia osagarria
- FERRERAS, Belén. (2021): Escoltas, los grandes olvidados del pasado terrorista, Crónica Vasca, Urriak 21.
- Documental (2022): “Las buenas sombras, los escoltas frente al terrorismo”, Miguel Ángel Blanco Fundazioa.
- CONSTANTINO, Blanca Esthella eta VALDÉS, Amalia Josefina. (2015): Perfil de personalidad de policías escoltas, Doktorego tesia, Mexikoko Estatuko Unibertsitate Autonomoa.