Zigorgabetasuna

Florencio Domínguez

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako zuzendaria

Zigorgabetasuna

Luzaroan pentsatu izan da gatazka sozial garrantzitsuei amaiera emateko, zigorgabetasuna beharrezkoa zela gizartea baketu zedin, indarkeria gertaera terroristatzat zuten gatazketan hain zuzen ere. Horrelako prozesuetan esku hartzen zuten nazioko eta nazioarteko eragileek, politikariek eta baita gizarteak ere, uste zuten arazoen eta gatazken aldian egindako delituen zigorgabetasuna komeni zela gizarte batek ordaindu beharreko prezioa izatea. Iritzi publikoa, nazionala zein nazioartekoa, denborarekin aldatuz joan da, eta gaur egun jada ez da onartzen Espainiako Trantsizioaren urteetan posible izan zen pentsamolde hori. Gaur egun, gatazken biktimak presente daude eta inoiz izan ez duten protagonismoa dute. Beren eskaeretako bat justizia penalaren eta justizia sozialaren eskea da, egindako giza eskubideen urraketen zilegitasun eza aitortzea.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia