Konspirazioaren teoriak
Gaizka Fernández Soldevilla
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazio arloko burua
Bideoaren transkripzioa
Konspirazioaren teoriak
Konspiranoikoak oso trama konplexuak lantzen dituzten pertsonak dira, benetako gertaerak, susmoak eta asmo hutsak nahasten dituztenak. Beti dago historian gertatzen diren gertakarien erantzule den norbait, ezkutuan dagoen norbait. Terrorismoaren kasuan, konspiranoiko horiek beti bilatzen dute talde terroristetatik kanpoko erantzuleren bat, hau da, atentatuak ez dituzte taldeek sortzen, ezkutuan dagoen norbaitek baizik. Askotariko adibideak ditugu Espainiako historian. Adibidez, Trantsizioan, ezker muturreko talde terroristak zeudenean, FRAP eta GRAPOk bezala, batzuek atentatu horiek jatorri ilunari egotzi zizkioten, esku beltzei, eta ez taldeei beraiei. ETAren kasuan ere gertatu da, nabarmenena Carrero Blancoren aurkako atentatua izan zen, Gobernu frankistaren presidentea 1973an. Garai hartan esan zen, eta gaur egun ere esaten da, magnizidioa oso konplexua izan zela, eta ezinezkoa zela ETAk egin izana, atzean beste indarren bat zegoela, AEB beharbada. Berriro ere ez dago horri buruzko frogarik. ETAk berak konspirazioaren teoriak asmatu ditu, adibidez, Poliziak eta Guardia Zibilak Euskadin droga sartzen zutela gazte borrokalariekin amaitzeko. Berriz ere, inolako oinarririk gabeko kondaira urbanoa da. Espainian izan dugun konspirazio garrantzitsuaren azken teoria M-11koa da. Espainiak bere historia hurbilean, 2004ko martxoaren 11n, jasan duen sarraskirik larriena izan da, eta iturri batzuek atentatuaren atzean egon izana leporatu zieten kanpoko gobernuei, alderdi politikoei eta ETAri berari. Froga guztien arabera, ez zen horrela izan; talde jihadista bat izan zen erantzulea.
Bibliografia osagarria
- FERNÁNDEZ, Gaizka. (2019): “Conspiranoicos”, El Correo, 8 de julio.
- ZUBIAUR, Ibon (2018): “ETA y otras bandas terroristas españolas en el archivo de la Stasi”, Informe del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo, nº 5.
- FERNÁNDEZ, Gaizka y AGUILAR, Manuel. (2019): “Muerte en Amara. La violencia del DRIL a la luz de Begoña Urroz”, Informe del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo, nº 6.
- IGLESIAS, Leyre. (2019): “La última mentira de ETA: droga dura”, Crónica (El Mundo), 22 de diciembre.
- AZUMENDI, Eduardo. (2019): “El mito del plan del Estado para utilizar la heroína para desmovilizar a la juventud vasca”, El Diario Norte, 2 de febrero.
- REINARES, Fernando. (2015): “Por qué el 11-M dividió a los españoles”, El País, 1 de marzo.