Zaurituak

María Jiménez

Komunikazioan doktorea

Zaurituak

Atentatu terroristetan zauritu diren pertsonak, bai lege-mailan, bai gizarte-mailan, ahaztuta geratu dira gure herrialdeko terrorismoaren historian.
Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Legea da zauritua arautzen duena. Lege horrek 4. artikuluan dio zaurituak “ekintza terroristaren ondorioz kalte fisiko edo psikologikoak jasan dituzten” pertsonak direla, eta terrorismoaren biktimatzat jotzen dira. Definizio hori atzerrian izandako atentatu terroristetan zauritu diren espainiar nazionalitateko pertsonei ere aplikatzen zaie, eta atentatu horren erantzulea Espainian jardun ohi duen erakunde bat edo atzerrian espainiar interesak erasotzen dituen erakunde bat izanda. Definizio hori aplikatzen zaie, halaber, bake-operazioak osatzen dituzten eta kanpoan dauden eta atentatu terrorista bat jasaten duten espainiar kontingenteetako kideei.
Legeak eskala bat ere ezartzen du zaurituek dituzten ondorioen larritasuna arautzeko. Larritasun txikienetik handienera, honako hauek daude: baliaezintasunik gabeko lesioak, ezintasun partziala, osoa eta absolutua; eta larriena eskalan, baliaezintasun handiei dagokie. Bahitutakoak, eskala desberdinekoak izan arren, zauritutzat jotzen dituzte.
Barne Ministerioak terrorismoaren ondorioz gutxi gorabehera 5.000 pertsona zauritutzat jo direla onartu du ofizialki.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia