Hizkuntzaren distortsioa
Matteo Re
Historia Garaikidean doktorea eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea
Bideoaren transkripzioa
Hizkuntzaren distortsioa
Terrorismoak bere komunikazio-sistema eta kontatzeko trebetasuna bere ekintzen justifikazio moralean oinarritzen du. Terroristek beren kontaketa propioa eraiki nahi dute, hizkuntzaren distortsioaren, manipulazioaren eta errealitatearen desitxuratzearen bidez. Adibide bat jarriko dugu: 1978ko martxoaren 16an, Brigada Gorriak italiarrek demokrazia kristauaren presidente Aldo Moro bahitu zuten, eta 55 egun geroago hil egin zuten. Ia bi hilabete horietan, brigadistek bederatzi komunikatu zabaldu zituzten, esanez Aldo Moro harrapatu zutela, herri-auzitegi batek epaitu eta kondenatu zuela, eta exekutatu egin zutela. Bada, Aldo Moro ez zuten harrapatu, bahitu egin zuten; ez zuen inongo auzitegik epaitu; eta, batez ere, Aldo Moro ez zuten exekutatu, hil egin zuten. Erakunde terroristen komunikatuetan errugabetze-lexiko bat, eufemismoz beterikoa ageri da, eta hemen adibide batzuk ere jar ditzakegu. Iraultza zerga, mafiaren erara egindako estortsio bat besterik ez dena. Preso politikoak, atxilotutako kriminalak direnak. Euskal gatazka, talde batek hil egiten zuen eta besteak sufritu egiten zuen. Errepresioa justiziaz hitz egin behar zenean, edo famatua zen gerra asmatua edo fantasiazko gerra, duela urte batzuk Ferracuttik aipatzen zuena, hau da, terroristek aurre egin beharreko bake-sistema. Terrorismo edo terrorista terminoak ere nolabaiteko manipulazioa jasan du, eta terrorista hitzaren ordez, gudari hitza erabiltzen da, edo muyahidín, edo gerrillari, askatasunerako borrokalari edo martiri bezala.
Bibliografia osagarria
- PINILLA, Raquel. (2023): Ámbito lingüístico, estrategia ideológica y discurso político de ETA (1959-2011), Revista de Pensamiento Estratégico y Seguridad CISDE, 8 liburukia, 1 zk., (35-48 or.).
- RE, Matteo. (2021): Técnicas discursivas de las narrativas terroristas y el papel de las víctimas en la creación de una contranarrativa, Revista Internacional de estudios sobre Terrorismo RIET, 4 zk., (45-55 or.).
- VERES, Luis. (2012): Imagen, terrorismo y argumentación, Revista Iberoamericana de Argumentación, 4 zk.
- VERES, Luis. (2004): Persuasión lingüística, terrorismo y prensa escrita, El Argonauta español (online aldizkaria).