Terrorismoaren amaiera

Florencio Domínguez

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa Fundazioko zuzendaria

Terrorismoaren amaiera

Espainian atentatuak egin dituzten erakunde terrorista asko desagertu egin dira denboran zehar. Batzuk ezagunak ziren: Terra Lliure, MPAIAC, FRAP, GRAPO, EGPGC, eta abar. Beste batzuek ekintza terrorista gutxi batzuk egin zituzten, eta desagertu egin ziren.

Kontuan izanik eragindako kalteak eta bizitza publikoan izandako ezegonkortze inpaktua, erakunderik azpimarragarriena ETA izan zen. 1958an sortu zen eta 2018an desegin zen, eta tarte horretan 853 hildako eta 2.600 zauritu utzi zituen.

Kasu guztietan, Estatua izan da, bere lege-tresnen bitartez, indarkeria asmo politikoekin erabiltzen zuten taldeekin amaitu duena. Hori ETAri ere aplika dakioke. ETAren amaiera Segurtasun Indarren, Justiziaren, nazioarteko lankidetzaren eta euskal gizarteko zati baten erresistentziaren emaitza izan zen, zeinak taldeari aurre egin zion, batzuetan garesti ordainduta.

ETAk bere porrota disimulatu nahi izan zuen, propaganda-eszenifikazio batzuen bidez 2011 eta 2018 artean. Azkenean, polizia-kidegoek oraindik esku hartu ez zizkioten armak Frantziako agintariei eman zizkieten. Edozein talde terroristarentzat armak entregatzea beti izan da porrotaren irudia.

Talde terrorista honen amaierak, zoritxarrez, ez du ekarri egindako krimenen justifikazioen amaiera, ezta gizartearen zati baten atxikimendua ere. Orain, jokabide horiei aurre egiteko, ETAri aurre egiteko ezarritako ahalegin bera egin behar da, baina beste tresna batzuekin.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia