Duintasuna

Florencio Domínguez

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa Fundazioko zuzendaria

Duintasuna

Pertsonen duintasunaren aldarrikapena 1945eko Nazio Batuen Gutunean eta 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean agertzen da. Laurogeita hamarreko hamarkadan agertu zen terrorismoaren biktima espainiarren eskaeretan, memoria, justizia eta egia bezalako kontzeptuekin batera.

Printzipio horiek inspiratu zuten 29/2011 Legea egitea, Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babestekoa, eta berariaz aipatzen ditu, aurreko beste ordenamendu batzuetan ez bezala.

Biktimen –edozein biktimaren– duintasuna aitortzeak erakundeei zein herritar guztiei eragiten dieten gizarte-betebeharrak dakartza. Batzuek eta besteek duintasun horri eraso egiten dioten ekintzak eta portaerak saihestu behar dituzte. Saihestu beharreko jokabide gaitzesgarrien artean, terrorismoa gorestea, biktimagileen gorespena edo krimenaren justifikazioa aipatu behar dira.

Duintasuna, gainera, aipatu diren beste balioei lotuta dago. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioak adierazi zuen biktimek egia jakiteko duten eskubidea autonomoa, besterenezina eta independentea zela, “egia funtsezkoa baita gizakiaren berezko duintasunerako”.

Víctor Urrutia soziologoak eta poetak Memoria de silencios liburuan, non terrorismoaren biktimak oso presente dauden, honako hau idatzi zuen: “Recordar un muerto / es recordarlos todos / el dolor de los suyos, / su dignidad / y su desgracia”.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia