Ezker muturreko terrorismoa

Roberto Muñoz Bolaños

Historia Garaikidean Doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan

Ezker muturreko terrorismoa

Ezker muturreko terrorismoak sistema politikoa eta estatu batean dauden egitura sozioekonomikoak suntsitzea du helburu, horien ordez komunismoaren printzipio ideologikoetatik abiatutako beste batzuk ezartzeko.

Kronologikoki, Terrorismoaren hirugarren boladan kokatzen da, Rapoport-en paradigmaren arabera. Dinamika hori XX. mendeko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetatik aurrera garatu zen mendebaldeko herrialdeetan.

Luis Avilésen arabera, hiru prozesu nabarmendu ziren.

Lehenengoa, tradizioa eta iraultza armatuarekiko fedea, XVIII. mendetik Europako herrialdeetan zegoena eta anarkistak buru zituen Terrorismoaren lehen boladan jada eratua zegoena, horietatik ezker muturreko terrorismoa bere azken manifestazioa izan zen.

Bigarrena, hamarkada horietan Europako biztanleei indarkeriarako dei egin zitzaien, baina oihartzun txikia izan zuen, eta horrek eragotzi egin zuen matxinada-taktika abian jartzea.

Hirugarrena, nazioko askapen-mugimenduen eragina eta arrakasta Hirugarren Munduko herrialdeetan: Kuba, Aljeria, Vietnam.

Azken emaitza talde biolento minoritario batzuk agertzea izan zen, beren helburu politikoak lortzeko borroka armatua aplikatzea onartu zutenak. Egoera horrek, garai hartako gizarte baketsuen esparruan, terrorismo-forma baino ezin izan zuen hartu.

Korronte honi atxikitako talde nagusien artean, Armada Gorriaren Frakzioa Alemaniako Errepublika Federalean, GRAPO eta FRAP Espainian eta Brigada Gorriak Italian nabarmentzen dira.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia