Ongi etorri
Raúl López Romo
Hezkuntza arloko arduraduna eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa Fundazioaren erakusketaren arduraduna
Bideoaren transkripzioa
Ongi etorri
Hizkuntzaren perbertsio batean, euskal nazionalismo erradikalak termino hori kategoria politikora igo zuen, eta, gainera, ez edozeinetara, terroristak loriatzeko balio zuen batera baizik. “Ongi etorriak” espetxetik atera berri diren ETAko edo ezker abertzaleko presoei egindako omenaldiak dira. Han, komunitate politikoaren errekonozimendua jasotzen zuten, borrokarekin jarraitzeko borondatea erakusteko biltzen zena.
“Ongi etorriak” trantsizioan hasi ziren egiten. 1976tik ia gaur egunera arte, gehienak oztopo judizialik eta polizialik gabe ospatu dira. Gizalegearen kontrako ekitaldia zen, oso erritualizatua, eta espazio publikoan nahita egina, honako hauek ikus zitezen: loreak, abestiak, diskurtsoak, ohorezko dantza, afaria, bere auzoko ezker abertzalearen egoitzako presoaren argazkia kentzea… Erritual honetako aldakuntzak gutxi izan dira. Aldatu dena jarrera politikoa eta soziala da. Terrorismoaren biktimen elkarteek eta beste erakunde batzuek kontzientziazio-lana egin dute, eta horrek emaitzak eman ditu.
“Ongi etorrien” kopurua gutxituz joan da. 2017an, Covitek 45 zenbatu zituen, 38 2018an, 18 2019an, 15 2020an eta 4 2021ean. Jaitsiera horren arrazoia bikoitza da. Lehenik eta behin, terrorismoagatik kondenatutako gehienak espetxetik atera dira. Bigarrenik, haien kontrako presioak, gero eta handiagoa denak, funtzionatu egin du. 2021eko azaroan, ETAko presoen kolektiboak komunikatu bat argitaratu zuen. Bertan zera eskatu zen: aurrerantzean, modu diskretuan har zitzatela, hurbilekoen artean, espetxetik irtetean. Zuzenketa taktiko bat zen. 50 urteko indarkeriarekiko ez dute damurik erakutsi oraindik. Aldaketa garrantzitsua zen, baina ez nahikoa.
Zer balio transmititu nahi dituzte, nahiz eta harrera horiek pribatuan egin? Gainera, gure plazetan eta herrietan ere oso agerikoa da delitu egileen presentzia: kartelak, pankartak, pintadak, eta abar.
Bizikidetza demokratikoa biktimarioaren legitimazio-zantzu oro baztertuz hasten da; izan ere, Andoni Unzaluk zioen bezala, “bortxatzailea txalotzea bortxaketa txalotzea da”.
Bibliografia osagarria
- COVITE. Observatorio de la radicalización: https://covite.org/observatorio/
- LÓPEZ ROMO, Raúl. (2022): “Historia de los ongi etorri. Un ritual político incivil en el País Vasco”, AZCONA, José Manuel eta RE, Matteo (editoreak): El asesinato social y el relato de las víctimas de ETA, Valentzia, Tirant lo Blanch, (175-200 or.).
- MATA LÓPEZ, José Manuel (1993) El nacionalismo vasco radical: discurso, organización y expresiones, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea