Gizarteratzea
María Lozano
Nazioarteko Zuzenbidean masterra. Estremismoaren eta indarkeriazko erradikalizazioaren aurkako prebentzioan eta borrokan aditua
Bideoaren transkripzioa
Gizarteratzea
“Gizarteratze” kontzeptuak biolento erradikalak birgaitzeko prozesu integralari egiten dio erreferentzia. Adierazi beharra dago gizarteratze-prozesua edo fasea dela gizarteratze- edo birgaitze-prozesuaren azken fasea. Beraz, beharrezkoa da aldez aurretik deserradikalizazio-fase bat egotea, muturreko ideologia alde batera uzten duen prozesu kognitiboari lotua dagoena, baina baita indarkeriatik bereizteko fase bat ere, non biolento erradikalaren jokabide-aldaketa gertatzen den. Gizarteratzearen funtsezko helburua biolento erradikala bere gizarte- eta familia-zirkuluan integratzea da, baina modu autonomoan, modu independentean eta borondatez, muturreko ideologia mota guztiak alde batera utzita eta gizartea eta bere burua inolako arriskuan ipini gabe. Adierazi behar da gizarteratze kontzeptuaren barruan integrazio mota edo fase desberdinak daudela. Batetik, gizartera eta familiara itzultzeari lotutako gizarteratzea, eta, bestetik, beste premia praktiko batzuekin lotutako integrazio funtzionala, hala nola etxebizitza, enplegua edo hezkuntza eskuratzea. Gizarteratze-prozesuaren barruan, hainbat esparrutako profesionalen laguntza izan behar da, eta epe ertain eta luzean jarraipena egin behar da beti.
Bibliografia osagarria
- RIVERA, Antonio y MATEO, Eduardo. (eds.) (2019): Víctimas y política penitenciaria. Claves, experiencias y retos de futuro, Madrid, Catarata.
- Handbook on the Management of Violent Extremist Prisoners and the Prevention of Radicalization to Violence in Prisons. (UNODC)
- Non -custodial Rehabilitation and Reintegration in Preventing and Countering Violent Extremism and Radicalization That Lead to Terrorism: A Guidebook for Policymakers and Practitioners in South-Eastern Europe. (OSCE)
- Prepare: Prevenir la radicalización en la libertad vigilada y la excarcelación: perspectivas y prácticas a nivel local. (EFUS)
- Rehabilitation Manual ‒ Rehabilitation of radicalised and terrorist offenders for first line practitioners. (RAN – European Commission)