Negoziazioa
Luis Castells
Historia Garaikideko katedraduna
Bideoaren transkripzioa
Negoziazioa
Negoziazioa edo elkarrizketa bi kontzeptu ukaezin dira, gizarte demokratikoaren portaeraren barruan. Gizarte demokratiko horretan jarduteko beharrezkoak diren bi modu dira, egon daitezkeen gatazkak eta tentsioak bideratu ahal izateko. Hori esanda, norekin, zertarako eta zer helbururekin negoziatu behar den galdetu behar zaio buruari. Esan beharra dago indarkeria terroristako testuinguruen barruan planteatzen ari garela negoziazioaren ideia hori, eta, alde horretatik, hasteko adierazi behar da talde terroristekin etikoki edo moralki negoziatzea onartezina dela. Zergatik? Negoziazio horrek maila edo modu berean tratatzea esan nahiko luke, demokraziaren ikuspuntutik onartezina den zerbaiti nolabaiteko legitimitatea ematea. Nolanahi ere, egia da egoera askotan gertatzen dela negoziazio hori, hau da, gobernuen eta talde terroristen arteko negoziazioak daude. Horri dagokionez, argitu beharko litzateke bi aukera mota egongo liratekeela. Negoziazio onargarri baten helburua: talde terroristak armak alde batera uztea, baldintza penalak aztertzea eta terroristak zein egoeratan geratuko diren adieraztea. Hori negoziazio onargarria litzateke. Eta onartu ezin dena, negoziazio politikoa da: talde terroristek estatu horiei baldintza jakin batzuk ezartzea eta baldintza horiek herriaren borondatea urratzea.
Bibliografia osagarria
- CARRIZOSA, Agustín. (2002): La negociación como herramienta de incidencia política. Centro de Información y Recursos para el Desarrollo-CIRD, Paraguay.
- ALONSO, Rogelio. (2007): ¿QUÉ POLÍTICA ANTITERRORISTA FRENTE A ETA? Lecciones desde la perspectiva comparada, Fundación Faes.
- FISAS, Vincenç (2004). Procesos de paz y negociación en conflictos armados, Bilbao, Planeta.
- SORDO, Luis Miguel. (2017): Promesas y mentiras. Las negociaciones entre ETA y los gobiernos de España (1976-2006), Madrid, Tecnos.
- DOMÍNGUEZ, Florencio (2012): “Luces y sombras del “cese definitivo del terrorismo de ETA””. Cuadernos de Pensamiento Político, No. 34 (pp.123-137).