Kontakizuna

Roncesvalles Labiano

Kazetaria eta historialaria

Kontakizuna

2011ko otsailean, ETAk terrorismoaren amaiera iragarri baino hilabete batzuk lehenago, eraildako baten amak honako galdera hau egin zuen: “Nork idatziko du Historia? Utziko al diegu Jorge hil zutenei hura idazten?”. Hitz horiekin, atentatuak egiteari utzi ondoren, emakumeak gai nagusi bat aipatu zuen: kontakizunarena.
Kontakizun bat ordenatutako gertakari batzuen narrazio bat da. Eta testuinguru zehatz horretan, indarkeria terroristari buruzko kontakizun historikoaz ari gara. Batez ere, herritar gehienek ETAri buruz izango duten ideiari egiten diogu erreferentzia, ETA zer izan zen eta zer esan nahi zuen.
Ikuspuntuak askotarikoak dira, oso zaila da ikuspuntu bakarra egotea, eta hori ez da nahi gainera, hau da, guztiek onartutako kontakizun bakarra izatea. Hala ere, ez du edozeinek balio. Historialari batzuek, Luis Castells-ek adibidez, kontakizun horretan eska daitezkeen gutxieneko irizpide batzuei buruz hitz egiten dute:
Egia bilatzen duen kontakizuna izan behar du, deserosoa bada ere.
Kontakizun zehatza izan behar du, eta datu egiaztagarriak eman behar ditu.
Zergatiei eta motibazioei buruz galdetzen duen kontakizuna izan behar du. Eta horrek ez du esan nahi kontatzen dituen ekintzak justifikatu behar direnik.
Kontakizun konplexua izan behar du, ahots eta fenomeno guztiei arreta jarriko diena, baina ETAren biktimen eta terrorismoaren zentraltasuna ezkutatuko ez duena, bestela ez litzateke egiazkoa izango.
Kontakizun horrek gertaeren azalpena eta testuinguruak ikuspuntu pertsonalarekin konbinatu behar ditu. Historiari izen-abizenak jartzeak asko laguntzen du gertatutakoa benetako dimentsioan ulertzeko. Kasu honetan, biktimen historia ezinbestekoa da gertatutakoa ulertzeko.

Roncesvalles Labianoren bideoak

Gehien ikusitakoak

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia