Torturak

Jesús Prieto Mendaza

Maisu eta antropologo soziala

Torturak

Torturaz ari garenean, giza eskubideen urraketa krudelenetako batez ari garela uste dut. Torturak hitzez hitz esan nahi du atxilotu baten, preso baten edo beste edozein pertsonaren aurka indarkeria fisikoa edo psikologikoa erabiltzea. Tortura deitzen dugun indarkeria talde terroristek, gaizkileek eta, kasu batzuetan, estatuaren zerbitzariek ere egin dute. Tortura, nioen moduan, giza eskubideen urraketa izugarria da, eta biktimek umiliazio gehigarri hori jasaten dute. Deustuko Unibertsitateko Xabier Etxeberría Mauleón irakasleak oso ondo esaten digun bezala, giza eskubideen urraketa bat da, askotan une historikoren batean ikusi nahi izan ez dena, baina gure indar guztiekin gaitzetsi behar dena.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia