Estatu terrorismoa

Gaizka Fernández Soldevilla

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioako Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazio arloko burua

Estatu terrorismoa

Estatu terrorismoa gobernu jakin batek bere herritarren aurka sistematikoki erabiltzen duen indarkeria da. Estatu terrorismoaren bidez, herritarrak isilarazi, disidentziak deuseztatu eta gutxiengoak baztertu nahi dira bere gizartearen barruan. Estatu terrorismoak legezko eta legez kanpoko neurriak hartzen ditu. Talde paramilitarrak, polizia sekretua, armada arma errepresibo gisa erabiltzea, ezohiko legedia, gutxiengoen eskubide jakin batzuk deuseztatzea, galdeketak, bahiketak, atxiloketa arbitrarioak, kontzentrazio- edo sarraski-esparruetan sartzea, baita masa-exekuzioak ere. Estatu terrorismoa Frantzia iraultzailean jaio zen, 1793an, Salbamen Publikorako Batzordearekin. Bere adierazpen nagusiak XX. mendeko erregimen totalitarioak izan dira: Italia faxista, Alemania nazia eta Stalinen SESB, baita bere herrialde sateliteak ere. Espainian, lehen frankismoa izan zen adibiderik onena.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia