Polizia

Teo Santos

Ertzain ohia eta polizia-ikerketan aditua

Polizia

Polizia erakunde publikoa da, eta eginkizun formal hauek ditu:

  • zerbitzua ematen duen tokian gizartea osatzen duten pertsonen osotasuna babestea,
  • ondasun publikoak eta jabetza pribatuak zaintzea,
  • herritarren eskubideen erabilera babestea, eta
  • pertsonei laguntzea, istripu edo hondamendien ondorioz beharra duten kasuan.

Ekintza terroristek funtzio horiei guztiei eragiten diete.

Poliziaren lana hainbat motatako delinkuentziaren aurkako borrokarekin lotu ohi da, baina errealitateak adierazten du poliziaren lana gehiago arduratzen dela bizikidetza zibikoaz (liskarrak, trafikoa, zaratak, ordutegiak eta abar arau formalen bidez, eta jokabide informalak), gizarte-arazoak konpontzeko laguntza ematearekin batera. Poliziak hura egituratzen duen erakundearen ordezkaritza ere badu, eta arrazoi horrek terroristen helburu ezartzen du. Uste dute poliziaren aurka atentatzea eratutako ordena iraultzea dela.

Polizia organikoenetan bereizi egiten dira, batetik, «Goi Polizia», Estatuaren segurtasunerako, edo gobernuak darabilena segurtasunerako («polizia, politikari dagokionez»), eta, bestetik, «Behe Polizia», gizarte-bizikidetzaren egunerokotasunaz arduratzen dena. Artikulazio horretan beti dago tentsioa instrumentaltasunaren eta autonomia polizialaren artean. Alde batera utzi gabe, ikuspegi kritiko batetik, polizia boterea dutenen arma gisa hartzen dela gizartea kontrolatzeko.

Nolanahi ere, poliziak terrorismoaren aurkako euste-lerro instituzionala osatzen du. Berez, bertako agenteak terroristen lehentasunezko helburu dira. Hala, ETAren kasuan, terroristek indar polizialetako 400 kide baino gehiago hil dituzte (ETAk guztira 856 pertsona hil ditu); atentatuetan milaka zauritu izan dira, eta jazarpen filoterroristak eta jazarpen-indarkeriak eragindakoak are gehiago izan dira.

© Copyright - Terrorismoaren biktimen ikus-entzunezko glosategia